16 urte bete dituzuenei, urpekaritza ikastaro oso bat egitera animatu zaitezten gomendatzen zaituztegu.

Ikastarora apuntatu aurretik, egun batez probatu nahi baduzue, Urpeko bataio bat ere egin liteke. Bataioan, elkarteko instruktore baten eskutik, ekipo guztia jantzi eta urazpian reguladorea ahoan dugula arnasa hartzeko sentsazioa ezagutuko duzu 20 € ren truke. Gustatu eta jarraitzea erabaki ezkero, orduan bai ikastaroa egin beharko zenuke.

1* urpekaria

Urpekaritza egin ahal izateko, horretarako gaitasuna duen erakunde batek eman behar dizu titulazioa. Titulazio hori, hasierako 1*-etik 3*-eko altuenera doa. Guk 1*-eko titulazioa eskuratzeko ikastaroak ematen ditugu. Horrekin, 25 metrorarteko mugarekin urpekaritza egiteko gaituta zaude.

Ikastaroak, teoria ikasteko 5 klase eta praktikatzeko beste 5 klasez osatuta dago. Azken hauetan, urazpian egoteko jakin beharreko teknika eta ezagutzak jasoko dituzularik.

Ikastaroa gainditzeak, urpekari tituloa eta urteko lizentzia izateko eskubidea emango dizu. Biak munduko edozein tkitan urpekaritza egin ahal izateko guztiz beharrezkoak.

Eta hori guztia gutxi balitz, gurekin ikastaroa egiteagatik, APSASeko urtebeterako kirol kidea izango zinen beste ezer egin gabe. Elkarteko urpekariak ezagutu eta haiekin batera, eta haien laguntzarekin ikasten eta disfrutatzen jarraitzeko. Gainera, zure ekipoa erosten duzun bitartean, elkartekoak erabiltzeko erraztazunak emango zaizkizu eta asteburutan antolatuko diren irteeratan oso merke apuntatu zaitezke elkarteak eskaintzen dituen diru laguntzei esker.

Bazkide berria.
Bazkideberria.pdf
Adobe Acrobat Dokumentua [30.7 KB]

Contacto

APSAS

Calle La Salud 18 Kalea
20006  Donostia - San Sebastian

e-mail: apsas@apsas.es


Para cualquier consulta, nos encontrarás en el club los martes y jueves a la tarde, en el telefono: +34 943 445 055, o a través de nuestro formulario de contacto.

Edozein gauzarako, astearte eta ostegunetan (arratsaldean) aurkituko gaituzu bertan, telefonoan: +34 943 445 055 edo gure kontaktuko formularioa erabili.

 

Nuestra oferta

¿Desea conocer mejor nuestra oferta? En nuestras secciones obtendrá información detallada.

en la redes sociales:

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
C/. Salud, 18 bajo - 20006 SAN SEBASTIAN - Teléfono: 943 44 50 55 - e-mail: apsas@apsas.es