APSAS, Asociación de Pesca Submarina y Actividades Subacuáticas, Donostiako kirol elkarten artean zaharrenetako bat da eta zalantzarik gabe, urpekaritza atalean Gipuzkoako zaharrena.
Dagoeneko 40. hamarkadan Gipuzkoan baina bereziki Donostian, arrantza bezalako urpeko jarduerak burutzen ziren. Jarduera hauek, gehienbat, ehiza eta arrantza elkarteekin lotuta zeuden. 1955. urtean izan zen bereziki urpeko jardueren inguruan lehen elkartea eratu zenean, EESS, “Control de estudios submarinos de San Sebastián” . Harrez gero zenbait izen aldaketa izan ziren, azkenean, 1962an, bere azken izena jaso zuen arte, APSAS.
Urte hauetan APSASetik ehundaka arrantzale eta urpekari pasa dira. Hauetako askok urpekaritzari lotutako hainbat txapelketatan emaitza onak izan eta beti gure helburu nagusia izan den hori betetzen lagundu dute: kirola eta bereziki urpeko jarduerak sustatzea.

Gaur egun APSASen 120 bazkide inguru gaude. Oraintsu, gurea den egoitza berria zabaldu dugu Donostiako La Salud kalean. Zalantzarik gabe, honek aurrera egiten eta beti bezain eraginkor izaten lagunduko gaitu.
APSASek, UDA programan parte hartzen du gazteei zuzendutako urpeko jardueren inguruan ematen dituen ikastaroen bidez eta URPE eskolaren bitartez helduentzako antolatzen dituen urpekaritza ikastaroen bidez. Batzuk badira arrantza txapelketetan parte hartzen duten urpeko arrantzaleak eta gero eta gehiago dira urpeko argazkilaritzan ere hasita daudenak.

APSAS, irabazinahirik gabeko elkarte bat izaten jarraitzen du. Gure helburua, urpekaritza guztien esku egotea eta urpekaritza egiten dugun guztiek, lagun artean egin eta kirola baino zaletasuna izan dezagula da.

Contacto

APSAS

Calle La Salud 18 Kalea
20006  Donostia - San Sebastian

 

e-mail: apsas@apsas.es


Para cualquier consulta, nos encontrarás en el club los martes y jueves a la tarde, en el telefono: +34 943 445 055, o a través de nuestro formulario de contacto.

Edozein gauzarako, astearte eta ostegunetan (arratsaldean) aurkituko gaituzu bertan, telefonoan: +34 943 445 055 edo gure kontaktuko formularioa erabili.

 

Nuestra oferta

¿Desea conocer mejor nuestra oferta? En nuestras secciones obtendrá información detallada.

en la redes sociales:

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
C/. Salud, 18 bajo - 20006 SAN SEBASTIAN - Teléfono: 943 44 50 55 - e-mail: apsas@apsas.es